XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borttol
Xaxi haur huna dizûgû
untsa beita altxatûrik,
Eta berjabe delakoz
ezta zeihartzen bidetik.

Maitena
Batere aiher izan gabe
okherra zikûzû jiten:
Telebista aitzinian
haiñbeste beniz ni lazten.

Borttol
Holako odol gaixtorik
etzazûla egin othoi!
Gure bizitze orotan
egon gitian bihoztoi.

Udan bertan lanartean
jinen zikûzû etxerat:
Eztit usten junen dela
berhala hebentik harat.

Bigerren jekaldia Jelkhi Pette, Eiheralt aita eta Eiheraltsa ama, eskûiñ.

Eiheraltsa
Haurra, badû egûn zunbait
ûdûritzen zaitala
Trahola handi zerbaitek
ûlhûntzen zûtiala.

Pette
Bai, Xaxiren arrenkûrak
nizû holaxe ezartzen;
Aspaldixkuan eztizû
eni berririk igorten.